Jarduerak
Sukaldaritza
Deikazteluko Zainzuriaren Eguna
Udaberriko barazki hori oso preziatua da Deikaztelun eta, urtero-urtero, festa bat egiten dute maiatzean haren omenez.
Deikazteluko Zainzuriaren Txapelketako garaileak iragarri ondoren eta kalitate handienekoak eta itxura onenekoak saritu ondoren, herri-dastatzea egiten da: kiloak eta kiloak zainzuri banatzen dira bertaratuen artean.
Baina feria honetan, zainzuria ez da protagonista bakarra; izan ere, artisautza- eta elikadura-stand asko daude herritik banatuta, eta, gainera, gero eta pertsona gehiago animatzen dira upategi tradizionalen ibilbidera, ardoa eta patxarana dastatzeko. Musika eta dantza ezin dira falta kalitate-zigilua daraman hitzordu hau alaitzeko.
Eskualdeko baratzearen izarretako bat da zainzuria, eta haren kalitatearen erakusgarri da «Nafarroako zainzuria» deitura espezifikoa.
Normalean, maiatzeko lehen asteburuan egiten da feria, baina, data egiaztatzeko, udalaren webgunea kontsultatzea komeni da: