Jarduerak

Sukaldaritza

La Vasconia garagardotegia

Artisau-garagardoen fabrika hau inguru pribilegiatu batean dago; zenbait motatako garagardoak egiten dituzte modu tradizionalean, iragazi eta pasteurizatu gabe.

Garagardoa egiteko erabiltzen diren osagai naturalak ahalik eta gehien errespetatuz, aroma, xehetasun eta zapore konplexuko garagardoak dira emaitza.

Bisita gidatua egingo da instalazioetan, garagardoa egiteko prozesu guztiak eta artisau-garagardoa egiteko erabiltzen diren osagaiak ezagutzeko. Gainera, hiru garagardo mota dastatuko dira. Bisita sei pertsonatik gorako taldeetarako da. Aurretiko hitzordua eskatu behar da.

Bisita bat erreserba dezakezu esteka honetan:

https://www.cervezaslavasconia.com/visitanos

Bere nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko baimena eskatzen dugu webgune honetan, 13/2012 Errege Lege Dekretua betez. Nabigatzen jarraitzen badu, cookieak erabiltzea onartzen duela uste dugu. OK | Informazio gehiago