Ibilbideak
MTB
Lizarrako Perimetrala
Lizarrako inguruak aukera ugari ditu maila guztietarako.
Kasu honetan, ibilbide gogorra proposatzen dugu fisikoki, eta lehen zatia oso teknikoa izango da; beraz, komeni da bizikletaren kontrol handia izatea. Hala ere, jaitsiera teknikoena, Peñagudakoa, saihestu daiteke 4,4. Kiometroan proposatzen dizuegun saihesbidea erabiliz (Google My Maps-en erakusten dizuegu). Horrela, ibilbidea askoz orekatuagoa geratzen da, gainerako trazadurak ez baitu zailtasun teknikorik. Ibilbidearen deskribapena Peñagudako jaitsiera teknikoa kontuan hartuta egiten dugu.
Itzulingururik gabe abiatuko gara, Bearineko harrobiaren inguruan gora Donemiliagara eta Peñagudara, eta handik Lizarrako ikuspegi zoragarriez gozatu ahal izango dugu. Hirigunearen ertzeraino goitik behera jaitsi ondoren, beste igoera bati ekingo diogu, oraingoan San Lorenzo eta Valmayor aldera. Las Calaveras parajetik igaro eta zumake-gune polit bat zeharkatuko dugu. Udazkeneko hilabeteetan eremu hau ikusgarria da landare honen kolorearengatik.
Jaitsiera polit eta azkar batek herrigunera eramango gaitu berriro, eta handik azkar igaroko gara, Hilobi Santuaren Eliza bezalako eraikin historikoak atzean utzita. Une horretatik aurrera, bidearen azken zatiari ekingo diogu, eta bidezidor batzuk kateatuko ditugu Ordoiz inguruan, baina bereziki Montejurra eta Santa Barbarako iparraldeko hegalean.
1. eta 3. argazkiak: Lizarrako Udalaren webgunea. 2. argazkia: Zubiko
-
35,5 Km
-
1027 m
-
Zailtasun fisikoaHandia
-
Zailtasun teknikoaOso handia
-
Estella / Lizarra
Profila