Ibilbideak

Xendazaletasuna

Arroitzeko Mendiari Itzulia bidea

Mendiari Itzulia («Vuelta al Monte») bidea Arroitzeko Pasealekuaren eta «Cuesta de la Nevera» basabidearen bidegurutzetik abiatzen da, eta ipar-ekialderantz egiten du 1.200 metrotan zehar, almendrondo, mahasti eta olibondoekin nahasitako belar-laboreen lursailen artean.

Nahi izanez gero, tarte horretan desbideratu, bidezidor bat hartu eta Gasteluzar («Castiluzar») kastrora gerturatzeko aukera dugu, hau da, Brontze Aroko eta Lehen Burdin Aroko antzinako kastro interesgarrira.

Behin Cantoelmonte izeneko barrutira iritsita –erkametzak, larreak eta pinudiak uztartzen dituen bertako landaretza mardulak harritu egingo gaitu–, ezkerreko bide bat hartuko dugu; bidea goranzko norabidean jarraitu eta gailur-lerro eder bat zeharkatuko dugu 700 metroz. Hurrengo bidegurutzean, ezkerreko bidea hartu eta abiapuntura itzuliko gara, beheranzko pista batetik ur-biltegietara bueltatuz. Behin bertan, Pasealekutik jarraituko dugu ibilaldia, Arroitz herriko ikuspegi paregabeez gozatuz, bai herrigunekoak bai udalerriaren hegoaldekoak.

  • 3,4 Km

  • 90 m

  • Zailtasun fisikoa
    Txikia

  • Zailtasun teknikoa
    Txikia

  • Arroitz

Kontuan hartu beharreko datuak

  • Xendazaletasuna Ibilbide mota
  • Bai Seinaleak
  • 3,4 Km Distantzia
  • 90 m Metatutako desnibel positiboa
  • Txikia Zailtasun fisikoa
  • Txikia Zailtasun teknikoa
Hasierako puntuak
Arroitz
Gai da
familientzat egokia den ibilbidea. MTB

Profila

Ibilbidearen profila

Mapa

Ibilbidearen mapa

Ibilbidea

Bere nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko baimena eskatzen dugu webgune honetan, 13/2012 Errege Lege Dekretua betez. Nabigatzen jarraitzen badu, cookieak erabiltzea onartzen duela uste dugu. OK | Informazio gehiago