Hiriak

Arellano

Herri eder hau bi auzotan banatuta dago: Goiko Auzoa, parrokia ikusgarriren inguruan antolatutako Erdi Aroko kale estu eta aldapatsuekin, eta, Beheko Auzoa, zabalagoa, etxe askoz ere sakabanatuagoak biltzen dituena.

 

Herriko Plaza, «Plaza del Parral» bezala ezaguna, herriaren sarreran bertan kokatuta dago, eta bertan daude bai udaletxea bai ehun urtetik gora dituen Arellanoko iturri bereizgarria. Herriko Plazan bertan aurkituko ditugu ibilbideen panelak, familian egitekoak zein Trail 50 espazioak prestatutakoak. Frontoia eta herriko taberna bakarra ere bertan aurkituko ditugu.

Bisitatzeko zenbait leku interesgarri ere baditu Arellanok, tartean Diego de Cegamaren margolanak hartzen dituen San Roman parrokia, Untzizuko Ama Birjinaren ermita ederra eta Dorre Zaharra, duela urte batzuk berreraikia eta herriaren eta inguruaren ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituena.

Herrigunetik kanpo, berriz, Aurelianum Musen Erromatar Villa aztarnategi erromatarra bisita daiteke, «Alto de la Cárcel–Villa de Las Musas» bezala ere ezagutzen dena.

Argazkiak: Montxo Alfonso

Bere nabigazioari buruzko datu estatistikoak lortzeko baimena eskatzen dugu webgune honetan, 13/2012 Errege Lege Dekretua betez. Nabigatzen jarraitzen badu, cookieak erabiltzea onartzen duela uste dugu. OK | Informazio gehiago