Jarduerak
Enoturismoa
Enoturismoa Pago de Larrainzar upategian
Ezagutu toki miresgarri hau, eta zentzumenek konkista zaitzatela.
Gozatu gure mahastien edertasunaz, Iratxeko monasterioaren, Montejurraren eta Fuente la Teja basoaren artean. Eta ezagutu gure upategia; haren leiho handiek inguratzen gaituen magia jasotzen dute.
Pago de Larrainzarrek esperientzia berri bat bizitzea eta gure ardoen arima eta sekretua barru-barrutik ezagutzea proposatzen dizu. Bisita gidatu bat egin dezakezu mahastitik, lorategi bitikola berritzailetik eta upategitik. Eta, gero, ardo on batek eskatzen duen lasaitasunarekin, dastatze komentatu bat egin dezakezu gurekin, gure ingurua guztia ikusi, usaindu eta dastatzeko.
Informazio gehiago duzu upategiaren webgunean: